Errefuxiatuez, gaur eta etzi

Guaixe 2017ko eka. 2a, 09:45

Dokumentala eta solasaldia izanen dira gaur, makina bat objekturi bizi berri bat emateko aukera, berriz, etzi.

Domingo Bados eskola publikoaren Ikas Komunitatea proiektuaren barruan errefuxiatuen aldeko astea antolatu da. Astearen aurkezpenean Emma Martinez zuzendariak azaldu zuenez, “halako errealitate bati ezin diogulako bizkarra eman. Oso kontzienteak izan behar dugu, baita gure ikasleak ere, munduan gertatzen diren gauzen inguruan. Eta, bestetik, herritarrak eta komunitatea garen aldetik ere”.

Eskolak, hango guraso elkartea, Olatzagutiko Udala eta Sakanako Mankomunitateko Anitzartean, kulturartekotasun zerbitzuaren laguntzaz antolatu dute astea. Greziako errefuxiatuendako kanpamentuetan boluntario gisa lanean aritu zen Bego Zestauren eta Iruñean bizi den Abdul Raza errefuxiatu siriarraren lekukotzek abiarazi zuten egitaraua asteartean. Haien hitzaldiak hainbat pertsona erakarri zituen. Asteburu betea gelditzen da. Dirua ateratzeko antolatu diren ekimenetan (domekako bigarren eskuko azoka eta antzezlana) lortutakoa Help-Navarra erakundearendako izanen da. Bestalde, herriko bost tabernek pintxo potea eskainiko dute domekan.

Egitaraua
Garagarrilak 2, ostirala
19:00etan Just People dokumentala eta CEARko eta Help-Nako kideekin solasaldia. Kultur etxean.

Garagarrilak 4, domeka
10:00etatik 14:00etara 2. eskuko azoka, San Migel plazan. Cesar Asiain abeslariak musika ibilbidea eskainiko du.
19:00etan Invisibles helduendako antzezlana. Trapalgán antzerki taldea.

Erlazionatuak