Olaztiarrek festa eginen dute itur bedeinkatuaren edo batueko iturriaren inguruan, Altzania magalean. 10:30ean Burundar Txistulariak kalejira eginen dute herrian barna eta musika deia entzundakoan haiekin batera iturrirantz abiatuko dira olaztiarrak. 11:00etan hamaiketakoa izanen da elkartutako guztiendako. Ondoren, kuadrillek euren mahaia jarri eta bazkaria prestatzeari ekinen diote. 14:30ean eseriko dira mahaira. Handik jasotzeko musika La Cigarra txarangak joko du. Basokoak eginda, ospakizunak herrian segituko du. 19:30ean sardina-jana izanen da Vicente Argomaniz plazan. Iluntzearekin batera suak piztuko dira, haien gainean salto egiteko.