Gaztetxean sartu dira

Guaixe 2019ko ots. 27a, 11:48
Maisuenea gaztetxea.

Bi astetan gazte asanblada batek salatzen duen mota horretako bigarren gertakaria da.

Olatzagutiko Gazte Asanbladak (OGA) jakinarazi duenez, Maisuenea gaztetxean sartu ziren atzo. OGAko kideek gaztetxearen kontrako “erasoa” salatu zuten. Eta gaineratu zutenez, Etxarri Aranazko gaztetxean gertatu bezala, Maisuenea gaztetxean gertatutakoak “txakur usaina” duela. Segurtasun indarrak ez dituztela ez nahi ez behar gaztigatu dute eta alde egiteko eskatu diete. Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak jakinarazi zuen otsailaren 8an sartu zirela gaztetxean.

Erlazionatuak