Cementos Portland Valderrivas enpresako langileak bigarren asteartez greba egin dute. Enpresak lan hitzarmenean ezarritakoa betetzen ez duela salatzen dute, eta kontratatuko dituen langileei beste lan hitzarmen bat ezarri nahi dietela gaztigatu dute. Hitzartutakoa betetzeko 24 orduko lanuztea egiten ari dira gaur. Juan Jesus Lizarragak (ELA) azalpenak eman dizkigu.
2019 mar 31 Olazti