Komunikas sarea eskolan batzartu zen

Guaixe 2019ko mai. 7a, 08:54

Ikas-komunitate diren eskoletako ordezkariak elkartu ziren lehen zatian, ondoren eskolako komunitatera zabaldu zen topaketa.

Nafarroako Ikas-komunitate Sarea, Komunikas sarea, 10 eskolak osatzen dute. Ikas komunitateak hezkuntza eta eraldaketa soziala bilatzen duten hezkuntza jarduera arrakastatsuetan oinarritutako proiektua da. Hilabetero bilera edo topaketa bat egiten dute eta maiatzekoa Domingo Bados eskolak hartu du, zazpigarrena (otsailean Iturmendiko Arrano Beltza eskolan izan zen).

Halako topaketetan egin ohi den bezala, lehen zatia sarearen barne mailako gaiez hizketatzeko erabili zuten kideek. Atsedenaldian Domingo Bados eskolako gurasoek prestatutako gosaria dastatzeko aukera izan zuten bai sareko bideak baita eskola komunitateko kideak ere. Haren ondoren, eztabaidarako gaia izan zen eskoletan familiek eta hezkuntza komunitateko beste eragileek izan behar duten parte hartzea.