Festa garaia

Guaixe 2019ko uzt. 25a, 08:57
Erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez-kale ibiliko da.

Santa Anaren omenezko festak gaur hasiko dituzte olaztiarrek. Domekara bitarteko lau egunetan Olatzagutiako Udalak prestatutako 49 ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute herrikoek eta bisitariek

Ohi denez, gastronomia lehiaketa egiten da Olatzagutiako festetan: untxi-kalderete lehiaketa. Larunbatean izanen da eta parte hartu nahi dutenek 11:00etan Sutegi gimnasiora joan beharko dute suak eta bonbonak jasotzera. Eltzekoak 14:30erako bukatu behar dira epaimahaiak bere epaia eman ahal izateko. Bazkaltzeko mahaiak, bankuak eta ardoa eskainiko ditu udalak.

Egitaraua

Garilak 25, osteguna
10:00etatik 11:30era Haurren areto futbol txapelketa: Olatzagutia-Ziordia, kiroldegian. Antolatzailea: Sutegi Taldea.
10:45ean Kartel lehiaketako sari banaketa, San Migel plazan.
11:00etan Zapi banaketa aurten jaiotako haurrei, San Migel plazan.
11:30ean Hamaiketakoa lan taldeetako parte-hartzaile eta udal langileendako, kultur etxean.  
12:00etan Santa Anaren omenezko festak iragartzeko etxajua, kultur etxean. La Cigarra txarangarekin eta Erraldoi eta Buruhandien konpartsarekin kalejira.
12:00etan Ezkila-errepika.
18:00etan Bordetxe abere zirkua, areto futboleko pistan.
20:00etan Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Gabenara taldearekin, San Migel plazan.
21:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:00etan Kontzertua: Kaotiko, eskolako frontoian.
01:30etik 03:30era Dantzaldia Gabenara taldearekin, San Migel plazan.

Garilak 26, ostirala
12:00etatik 14:00etara Jolas parkea, Historia-memoriaren parkean. (Euria eginez gero, kiroldegian).
12:00etan Hamabietakoa Santa Ana elkarteak eskainia, San Migel plazan.
12:00etan Erraldoi, buruhandi eta gaiteroak lagundurik elizaraino.
13:00etan Bermut kontzertua: Roberto Urrutia mariatxi taldea, San Migel plazan.
14:30ean Jubilatu eta adinduendako bazkaria Kamiogaina elkartean. Ondoren, dantzaldia Ciclon taldearekin.
14:30ean Haur bazkaria, Historia-memoriaren parkean. (Euria eginez gero, gimnasioan).
15:30etik 18:30era Jolas parkea, Historia-memoriaren parkean. (Euria eginez gero, kiroldegian).
17:00etan Txirrindularitza eskolen proba, Erburua kiroldegiaren inguruetan. Txirrindularitza eskolen probaren sari banaketa.
20:00etan Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
21:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30ean Dantzarima dantza konpainiaren “Akelarrearen sua berpizten” ikuskizuna, areto futboleko pistan (euria eginez gero, frontoian).
00:30etik 03:30era Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
00:30etik 03:30era Indarkeria sexistarik gabeko gunea. Emagin elkarteko formatzaileek eskura jarriko dituzte indarkeria sexistari aurre egiteko bitartekoak, San Migel plazan.

Garilak 27, larunbata
09:30ean Sutegi taldearen pilota txapelketako finalak, aurre-benjaminetatik kadeteetara. Sari banaketa. Antolatzailea: Sutegi Taldea.
12:00etan Hamabietakoa  San Migel elkartearen eskutik, San Migel plazan.
13:00etan Bermut Kontzertua La Ribera Canta taldearekin, San Migel plazan.
14:30ean Untxi-kalderete lehiaketa. Historia-Memoria parkean. (Euria egingo balu eskolako pilotalekuan).
17:00etan Goitibeherak. San Sebastian ermitatik Ornako zubira. Antolatzailea Sakana Motor Sport.
20:00etan Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Drindots taldearekin.
21:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30ean Ytuquepintas konpainiaren “Sueños de Arena” ikuskizuna, areto futboleko pistan (euria eginez gero, frontoian).
00:30etik 03:30era Dantzaldia Drindots taldearekin, San Migel plazan.

Garilak 28, domeka
12:00etan Hamabietakoa Kamiogaina elkarteak eskainia, San Migel plazan.
12:00etan Erraldoi, buruhandi eta gaiteroak lagundurik elizaraino.
13:00etan Bermut Kontzertua Boleros taldearekin, San Migel plazan.
14:30ean Herri bazkaria, Historia-memoriaren parkean (euria eginez gero, eskolako frontoian).
16:30ean Musika eskolako konboaren kontzertua, Historia-memoriaren parkean.
18:00etan Trakamatraka: birziklatutako materialez eginiko instrumentu kontzertua eta instrumentuak egiteko tailerra, Sarasate plazan (euria eginez gero, frontoian).
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Xaiborekin, San Migel plazan.
21:00etan Hegaluze parrilada, Vicente Argomaniz plazan.
21:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30ean Dancefoc piromusical kale piroteknia-ikuskizun ibiltaria. Irteera eta helmuga: areto futboleko pista.
00:30etik 03:30era Dantzaldia Xaiborekin, San Migel plazan.

Erlazionatuak