Musikaren doinura segitzen du etxajuak

Guaixe 2019ko ira. 27a, 14:03

La Cigarra txarangakoak kaleak musikaz alaitzen.

Santa Ana festei La Cigarra txarangak hasiera eman bazien, sanmigeletan Udal Musika Eskola izanen da festen hasierako etxajua piztuko duena.

Olatzagutiko Udal Musika Eskolan klaseak hilaren 16an hasi zituzten. Eta gaur egiteko berri bat izanen dute: soinu eztanda bat eragin, festei hasiera emateko. Bost irakasle dira musika eskolan ari direnak eta zuzendaria Salvador Madariaga Almandotz da. Berak azaldu digunez, “azken bi urtetan eskolako ikasle kopuruak gora egin du. Duela bi urte 20 ziren eta gaur egun, berriz, 31”. Akordeoia, trikitixa, pianoa, saxofoia eta gitarra ikasketekin batera, musika hizkuntza, abesbatza eta musika eta mugimendua (5 eta 7 urte artekoendako) erakusten dute irakasleen etxebizitzak hartu zituen eraikinean. 

Musika eskolak etxajua piztu eta gero ez da musikarik, kirolik, dantzarik edota jatekorik faltako. Herri mugimenduak antolatutako herri bazkaria izanen da ere eta han lortutako dirua 11/13 sumarioko gastuak ordaintzeko bideratuko dute. Domeka goizean 18 artisau postu izanen dira ikusgai, baita Munduko Arrozak ezagutzeko aukera ere. 

Egitaraua
Irailaren 27an, ostirala
19:00etan Txupinazoa, kultur etxetik. Erraldoiak eta buruhandiak. 
19:30etik 22:00etara Dantzaldia Gauargi taldearekin, San Migel plazan.

20:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.

20:00etan Kakahuete, gazta eta ardo banaketa zilarrezko katiluetan, San Migel plazan. 
22:00etan Zezensuzkoa. 
 
Irailaren 28an, larunbata
09:00etan Dianak, Olatzagutiko eta Ziordiko koruekin. 
10:30ean XIII. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa. Irteera eta helmuga San Miguel plazan.
Horretaz aparte haur lasterketak: motorrekin 0-4 urte (nork berea eraman); oinezko lasterketak (4-7 urte, 7-10 urte eta 10-13 urte). Antolatzailea: Sutegi Taldea. Laguntzailea: Olaztiko Udala.

11:00etatik 13:30era Jolas parkea, Sarasate plazan. (Euria eginez gero frontoian). 
13:30ean XIII. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketako sari banaketa. 
14:30ean Herri-bazkaria, San Migel plazan. (Euria eginez gero Erburua kiroldegian.)

18:00etan Apar festa, areto futboleko pistan. (Euria eginez jolas parkea frontoian).

20:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.

20:00etan Kakahuete, gazta eta ardo banaketa zilarrezko katiluetan, San Migel plazan. 
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Oharkabe taldearekin, San Migel plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.  
00:00etatik 03:00etara Dantzaldia Oharkabe taldearekin, San Migel plazan. 

Irailaren 29an, domeka
11:00etatik 14:30era Artisau azoka, San Migel plazan. (Euria eginez gero Erburua kiroldegian).    Munduko Arrozak. 
11:00etatik 13:00etara Txutxu trena, irteera: Intsumisioaren plazatik.

12:00etatik 14:00etara Haurrendako txotxongilo sorkuntza tailerra.

11:00etan Kalejira erraldoi eta buruhandiekin eta Altsasuko gaitariekin. 
12:00etan Frontenis txapelketaren finala frontoian. Antolatzailea: Sutegi Taldea. Laguntzailea: Olaztiko Udala. 
16:00etatik 19:00etara Txutxu trena, irteera: Intsumisioaren plazatik.

18:00etan Etorkizuna dantza taldea, San Migel plazan. (Euria eginez gero frontoian).

19:00etatik 21:00etara Dantzaldia Orots taldearekin, San Migel plazan.

20:00etan Kakahuete, gazta eta ardo banaketa zilarrezko katiluetan, San Migel plazan. 
21:00etan Zezensuzkoa. 

Olatzagutiko artisau azoka
Artisaua Izena Herria Langintza
Mari Mar Vicente Sanchez Jamel artesania Errenteria Larrugintza.
Juani Martinez Gonzalez Jukima Errenteria Txotxongilua, iratzargailuak, koaderno azalak
Uxue Irigoien Martinez Cueto Cucon Iruñea Ehun-osagarriak.
Javier Alvarez   Olatzagutia Zura, harria, larrua eta hezur lanketa.
Gaizka Saez de Bikuña Martinez Artesania Egurre Kanpezu Ezpel eta olibondo zura.
Itziar Arbulu Uribarre Eguzkilore Artisautza Atxondo Bitxigintza eta arto orriak.
Carolina Gallego Gonzalez Vallanti Arraia-Maeztu Natur-kosmetika.
Iñaki Garcia Vallejo Kuia lamparas Amurrio Hargintza. Kuiekin egindako lanparak.
Ramon Carlos Ortiz Jorba Ñic juguetes Bartzelona Egurrezko jostailuak.
Igor Obeso Agirre Argia badago Irura Puztutako beira.
Adriana Ojer Ruiz Artilezko hodeiak Ziordia Artilea.
Antxon Mendizabal Sanz Mendi Orio Zurezko taila eta eskultura.
Jose Antonio Barquero Sanabria Euskal pilotak Anoeta euskal pilotak.
Elisa Santiago Bote K!xuka Errenteria Swarovskiz eginiko bitxigintza eta ilearendako lore-osagarriak.
Virginia Gil Couso Adarbakar Pasai San Pedro Argazkilaritza eta erretxina.
Arrate Lizarralde Zubizarreta Gaztainazko otarrak Azpeitia Saskigintza.
Hainbat Leitzeko taloak Leitza Taloak.
Manekoazpi Manekoazpi Mallabia Etxeko gozogintza.
Erlazionatuak