Aurten Olatzagutiko Santa Ana festak garilaren 23tik 26ra ospatzekoak ziren. Baina Iturbedeinkatuko edo batueko erromeriarekin edo San Joan suekin gertatu den bezala, udalak santaanak ere bertan behera uztea erabaki du. Koronabirusak eragindako pandemiak osasun-larrialdia eragin zuen eta osasun-arrazoiak argudiatuz hartu du erabakia Olatzagutiako Udalak. Olaztiarren festa egutegian gorriz markatutako hurrengo datak San Migel festak dira, irailaren 25etik 27ra aurreikusiak daudenak.