2020ko festa 'berriak'

Ez-festetan erantzukizunerako deia egin du udalak

Guaixe 2020ko uzt. 23a, 11:00

Igandera bitartean “espresuki debekatuta dago mahaiak eta aulkiak kalera atzeratzea hamaiketakoak, bazkariak eta abar egiteko, segurtasun-neurriak betetzea oztopatzen duten ospakizunak saihestu nahi dira, eta kutsatzeko arriskua murriztu. Arrazoi beragatik ezin da erlijio, kultura edo aisialdiko ekitaldirik egin. Aisialdiko bajerak eta antzekoak itxita eta inolako jarduerarik gabe mantendu behar dira”

Gaur eguerdian hastekoak ziren Santa Ana festak, eta domekan despeditu beharko lukete, baina COVID-19 gaixotasunak eragindako pandemiagatik Olatzagutiko Udalak ekitaldi publiko guztiak bertan behera utzi ditu. Aho batez onartu zuten alderdiek, kultur taldeek eta herritarrek. “Erabaki zaila izan da, historikoa, mingarria, baina aukeran dagoen bakarra da” esan du Roberto Martinez Mendia alkateak. 

Gaineratu duenez, “festen ospakizuna bateraezina da pandemiarekin, lehentasuna osasun publikoa delako”. Horregatik, Olatzagutiko Udalak hainbat aholku eman dizkie herritarrei: jende pilaketak dituzten eremuak saihestu; metro eta erdiko segurtasun distantzia gorde; musukoa derrigorrez erabili behar da; eskuak maiz garbitu behar dira eta saltoki bakoitzean adierazitako edukiera errespetatu behar da. 

Udalak olaztiarrei “zuhurtzia eta sen ona nagusi izatea” eskatu die, “arduratsuak izan gaitezen eta ez dezagun gure osasuna arriskuan jar, ezta gurea ez ingurukoena, batez ere adineko pertsonena, horiek baitira ahulenak COVID-19aren aurrean”. 

Erlazionatuak

"Eskertuta sentitzeko modukoa da"

Erkuden Ruiz Barroso 2020 uzt 17 Olazti