Magiatik haratago

Guaixe 2020ko ira. 10a, 10:25

Hodei Magoak 'Harritzearen abilezia' ikuskizuna eskainiko du Olaztin. UTZITAKO

Hodei Magoak 'Harritzearen abilezia' ikuskizuna eskainiko du bihar, irailak 11, ostirala, 18:00etan, Olaztiko eskolako frontoian.

Joku landuak, ilusio handiak eta magia originala dira Harritzearen abileziai ikuskizunaren elementuak. Inpaktu handiko ekoizpena sortu du Hodei Magoa eta konpainia taldeak. Bihar, hilak 11, ostirala, 18:00etan, Hodei Magoa Olaztiko eskolako frontoian izanen da, magia ikuskizun berria eskaintzeko. Eguraldi txarra eginez gero kultur etxean izanen da emanaldia. Sarrerak doan dira, baina edukiera mugatua da. 

Erlazionatuak

"Magia sentsazio metaketa bat da"

Erkuden Ruiz Barroso 2019 ira 27 Etxarri Aranatz