Alkateak dimisioa eman du

Guaixe 2020ko urr. 30a, 13:55

Udala osatu zeneko bilkura.

Arrazoi pertsonalak argudiatu du erabakia hartzeko 

Olatzagutiko alkate Roberto Martinez Mendiak ostegunean jakinarazi zuen bere ardura utziko zuela. Dimisioa ematerakoan arrazoi pertsonalak argudiatu zituen. Olatzagutiko bederatzi zinegotzietatik EH Bilduk sei ditu eta, beraz, gehiengo osoarekin gobernatzen du. Gelditzen diren zinegotzien artean alkate ardura zeinek hartuko duen ikusi beharko da orain. Gainera, EH Bilduk hutsik dagoen zinegotzi postua betetzeko ere aukera luke. Olatzagutiko Udala PSNko bi zinegotzik eta Navarra Sumako beste batek osatzen dute.