Victoria Alvarez Musettik 'Todo está allí' obra aurkeztu du

Guaixe 2020ko urr. 30a, 12:19
Victoria Alvarez Musetti aurkezpenean. UTZITAKOA

Olaztiarrak Sormenezko literatura eta idazketa gradua ikasten ari da Nafarroako Unibertsitatean, eta Iruñeko 'Una dirección propia. La mujer y la escena' antzerki zikloan parte hartu zuen.

Urriaren 22tik 24ra Una dirección propia. La mujer y la escena antzerki zikloa izan zen Iruñean. Tdiferencia antzerki taldeak antolatu zuen programazioa. Ziklo honetan Victoria Alvarez Musetti olaztiarrak Todo está allí lana aurkeztu zuen. Alvarezen lana Chejoven Las tres hermanas obraren moldaketa da. 

Alvarez Sormenezko literatura eta idazketa gradua ikasten ari da Nafarroako Unibertsitatean, laugarren mailan dago, eta antzerkiaren munduan praktikak egin ditu. Etorkizunean antzerkian jarraitzea gustatuko litzaioke. 

Erlazionatuak

"Pertsonala denean hobe konektatzen duzu"

Erkuden Ruiz Barroso 2020 mar 02 Altsasu