Reggaetoi feminista 'made in' Sakana

Guaixe 2021ko mar. 8a, 12:01
AnneKdotas abeslaria 'Aurrez aurre' abestiaren bideoklipean. @ADRIANAF_STUDIO

Annekdotas abeslari olaztiarrak 'Aurrez aurre' abestiaren bideoklipa kaleratu du. 

Anne Rodriguez Kintana abeslariak abenduan esan zuen: gaur egun bideoklipak abestiaren %50 da. Rodriguez AnneKdotas musika proiektuan murgiltduta dago, eta aurreratu zuen bezala proiektu handi bat aurrekusten zuen, Aurrez aurre bere abestiaren bideoklipa. Eta, azkenean, ostiralean mustu zuen AnneKdotasek ikus-entzunezkoa. Lanak David Alvarez zuzendu du eta Iris Audiovisualek ekoitzi du. Olaztin grabatu dute, besteak beste, Porland enpresan.