Koskobilo arkeologia aztarnategia

Koskobiloko lezeak hizketagai

Guaixe 2021ko api. 15a, 09:16

Ornako itturiaren gainean dago Koskobiloko aztarnategia.

Gaur, 19:00etan, Olatzagutiko kultur etxean. Sarrerak agortu dira. Liburutegian Koskobiloko fosilen eta mineralen erakusketa dago ikusgai.

Altzania mendi magalean, herriaren ipar ekialdean dagoen haitz batek hartu zituen garai batean Koskobiloko lezeak. 1940ko hamarkadan harrobiaren ustiapenak lezeak desagerrarazi zituen, baina  ordutik jakina da paleontologia aztarnak zeudela haietan. XX. mendearen erdialdean hainbat material berreskuratu ziren lezearen hondakindegitik. Haiek berraztertu zituzten joan den urtean Asier Gomez Olivenza Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariak zuzendutako nazioarteko talde batek. Eta joan den urtean bertan Aranzadi zientzia elkarteko kideak lezeetatik ateratako materiala jasotzen duen hondakindegian indusketa egin zuten. 

Horren inguruko azalpenak emateko Olatzagutiko kultur etxean izanen dira gaur aipatu Gomez paleontologoa, Dani Ruiz Gonzalez (historiaurrean aditua eta arkeologoa) eta Juantxo Agirre Mauleon (arkeologoa). Hirura Aranzadi zientzia elkarteko eta Euskal Herriko Unibertsitateko kideak. Hitzaldia irudiz lagunduko dute. 

Erlazionatuak