La Vasco Navarran gauzak zeuden bezala segitzen dute

Guaixe 2021ko eka. 21a, 09:31

Langileak eta manifestariak enpresaren parean kontzentratuta. ARTXIBOA

Astelehenetan eta ostegunetan lan txandako lan uzteak egitera deituta daude langileak

La Vasco Navarra enpresako zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen arteko harremanik ez zen izan aurreko astean. LABek eta CCOOk deituta, langileak lan uzteak egiten ari dira. LABetik azaldu dutenez, "lan txanda bakoitzeko enpresako langileen erdia baino gehiago ari da lan uztea egiten. Aldi Baterako Lan Enpresen (ABLE) bidez kontratatuta daudenak ez, beste nagusi bat dute eta". Langileen ordezkariek gaztigatu dutenez, lan uzteekin segituko dute hileko astelehen eta ostegunetan. Baina bestelako mobilizazioak egitea ere ez dute baztertzen. 

LABek eta CCOOk langileak bi arrazoirengatik mobilizatu dituzte. Batetik, enpresako lan hitzarmena lortzeko. Hura "duina" izatea nahi dute. Gainera, langileendako lan baldintza "duinak" aldarrikatzen dituzte ere.  Besteak beste, soldatak handitzea, urtean lan egindako lan orduak murriztea edota ABLE bidez egindako kontratazioak puntualak izatea, ez orokortuak. Langileen iritziz, zuzendaritzak horretarako aukera du, enpresak irabaziak baititu.