Iñaki Diéguez musikariaren emanaldia Olaztin

Guaixe 2021ko eka. 23a, 11:50

Kultur 2021 programaren barruan Iñaki Diéguez. Hirukote artistikoa ikuskizuna izanen da ostiralean, ekainaren 25ean, 20:00etan, Sarasate plazan. 

Azken urtetan bidelagun izan duen musikaren errepasoa eginen du Iñaki Diéguez musikariak, Angel Unzuaren eta Iker Telleriaren laguntzarekin. Frantziako musikatik, tango argentinarrera eta gertuko Folk musika, inprobistatutako edo jazz musikatik pasatzen. Musika bidai bat propoaten du Hirukote artitikoak. Hainbat musikarirekin jo ondoren, Iñaki Diéguezek emanaldi intimistagoa sortzea erabaki du. Ekainaren 25ean, ostiralean, 20:00etan, Olaztiko Sarasate plazan emanaldia eskainiko dute. 

Hirukote artistikoa Kultur 2021 programaren barruan egonen da Olaztin. Egitarauaren 26. edizioa da, ekainaren 18an hasi zen eta irailaren 4ra bitartean Nafarroako 38 herritan izanen da, tartean Olaztiko ostiraleko emanaldia eta uztailaren 23an Altsasuko Iortia zabalgunean izanen den Flaming Shakers taldearen kontzertua. 

Erlazionatuak