La Vasco Navarrako langileak, irailera begira

Guaixe 2021ko uzt. 14a, 11:27
Asteazkenetan bilkurak egiteari utzi diote momentuz langileek. ARTXIBOA

Lan hitzarmen “duina” lortzeko zer egin irailean erabakiko dute.

Aurreko asteetan lan uzteak eta greba eguna egin dituzte La Vasco Navarra enpresako langileek. Enpresa batzordean gehiengoa duten LABek eta CCOOk deituta mobilizatu dira langileak. Mobilizazio horiekin enpresako lan hitzarmen “duina”, langile guztien soldatak berdinak edo antzekoak izatea (soldataren kontzeptu guztietan %2,5 handitzea nahi lukete), Aldi Baterako Lan Enpresen bidezko kontratazioa salbuespena izatea (langileen %20-30 dira gaur egun) eta lan erritmoak jaistea eskatzen dute langileek. 

Zuzendaritzak maiatzean egindako proposamena indarrean jarri zuen garagarrilaren 28an. Baina erabaki horrek ez ditu ase langileen aldarrikapenak. Opor garaia bertan denez, LABek eta CCOOk langileak asteazkenero kontzentratzera deitu zituzten. Azkenean, erabaki hori bertan behera utzi dute. Irailean eginen duten batzar batean erabakiko dute udazkenean zein bide hartu enpresan lan baldintzak hobetzeko.