Etxebizitza premiei buruzko azterlana martxan

Guaixe 2021ko abe. 21a, 10:20
Olatzagutiko ikuspegia Arrilegundik. ARTXIBOA

Aztiker Soziologia Ikerguneko kide bat herriko eraikinak bisitatzen ari da balorazioa egiteko.

Etxebizitzaren beharrari, eskaintzari eta eskaerari buruzko azterlan bat egiten ari da Olatzagutiko Udala. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren 20.000 euroko dirulaguntza jaso du udalak eta, harekin akordioa sinatu ondoren, Aztiker Soziologia Ikergunea kontratatu du ikerlana egiteko. Hango langileak ari dira olaztiarrei etxebizitza premien inguruan galdetzen. 

Erlazionatuak