Santa Ana festak ospatuko dituzte Olaztin

Guaixe 2022ko uzt. 21a, 12:36
2018ko Olaztiko festetako txupinazoaren ondoren. ARTXIBOA

Uztailaren 23tik uztailaren 26ra ospatuko dituzte Olatzagutiko festak. Olaztiko Gazte Asanbladak ostiralean, uztailaren 22an, gazte eguna ospatuko du. 

Itzulera (Retorno) deitzen da Olatzagutiko festetako kartel lehiaketa irabazi duen irudiak, eta, beraz, festak iragartzen duen kartela. Ander Gil Amadoren lana da, eta 15 urtetik aurrekoen kategorian irabazi du. Haurren kategorian, Adei Marañón Lacunzaren lanak irabazi du: Bi urte ondoren ondo pasa festetan kartelarekin. Izan ere, pandemigatik bi urtez ospatu gabe egon ondoren, bueltan dira Santa Ana festak. Uztailaren 23tik, larunbatetik, 26ra, asteartea, ospatuko dituzte. 

Olaztiko Gazte Asanbladak uztailaren 22an, ostiralean, botako du festei hasiera ematen dien txupina, eta horrekin hasieran emanen dio egunean zehar ospatuko duen Gazte egunari. Festetarako egitaraua antolatu du OGAk ere. 

Olaztiko festetako egitaraua

Uztailak 22 Ostirala
GAZTE EGUNA, OGAk antolatuta

  • 12:00 Txupinazoa.
    Poteo latza.
  • 14:30 Bazkaria.
  • 18:00 Mozkor olinpiadak.
  • 20:00 Bilgune feministaren kontzentra, gaztetxean.
  • 20:30 Pintxo potea, gaztetxean.
  • 23:30 Kontzertuak: Nabatz eta Bidean erromeria taldeak.

Uztailak 23 Larunbata

  • 10:45 Kartel lehiaketako sari banaketa, Gartzia Ximenez plazan.
  • 11:00 2021. urtean jaiotako haurrei zapi banaketa, Gartzia Ximenez plazan.
  • 11:30 Hamaiketakoa, Gartzia Ximenez plazan.
  • 12:00 Santa Anaren omenezko festak iragartzeko suziria, udaletxean.
    Kalejira La Cigarra txarangarekin.
    Erraldoi eta buruhandiak.
  • 12:00 Ezkila jotze nagusia.
  • 13:00 Euskal preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubdeen aldeko brindisa txoznan.
    OGAk antolatuta.
  • 17:00 Txirrindularitza eskolen proba, Erburua kiroldegiaren inguruetan.
    Sari banaketa.
  • 18:00-20:00 Eztanda txaranga.
  • 20:00 Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
  • 20:00-22:00 Joselu Anaiak taldearekin musika, San Migel plazan.
  • 21:00 Bonba japoniarrak, intsumisioaren plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 00:00 Kontzertua: No Limits eta Brigade Loco taldeak, futbito pistan.
  • 00:30-03:30 Joselu Anaiak taldearekin musika, San Migel plazan.

Uztailak 24 igandea

  • 12:00 Hamabietakoa San Migel elkarteak eskainia, San Migel plazan.
  • 13:00 Mariachi Impreial taldearekin bermut kontzertua, San Migel plazan.
  • 14:30 Untxi kalderete lehiaketa, Memoria Historikoaren parkean (euria egingo balu, Sutegi gimnasioan).
    Oharra: Parte hartu nahi dutenek 11:00etan Sutegi gimansioara joan beharko dute suak eta bonbonak jasotzera. Kaldereteak 14:30erako bukatu behar dira epaimahaiak erabaki ahal izateko. Bazkaltzeko mahaiak, bankuak eta ardoa eskainiko dira.
  • 17:00 Goitibera jaitsiera.
    Irteera: San Sebastian baseliza.
    Helmuga: Ornako zubia.
    Sakana Motor Sport eta OGAk antolatuta.
  • 18:00-20:00 Eztanda txaranga.
  • 20:00 Euskaraldiaren Photocall-a.
  • 20:00 Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
  • 20:00 Gaztetxeen aldeko kontzentra, plazan.
    OGAk antolatuta.
  • 20:00-22:00 Javi Batusi DJarekin dantzaldia, San Migel plazan.
  • 20:30 Goitiberen sari banaketa, plazan.
    OGAk antolatuta.
  • 21:00 Bonba japoniarrak, Intsumisioaren plazan.
  • 21:00 Kontzertua: Tokan2 La Polla taldea, gaztetxean.
    OGAk antolatuta.
  • 23:30 Barsanti kopainiaren Nosotros somos la ley antzezlana, futbito pistan (euria eginez gero, Erburua kiroldegian).
  • 00:30-03:30 Kojo Mante-k taldearekin musika, San Migel plazan.

Uztailak 25 astelehena

  • 12:00 Hamabietakoa Kamiogaina elkartearen eskutik, San Migel plazan.
  • 12:00-14:00 Jolas parkea, Memoria Historikoaren parkean (euria eginez gero, Erburua kiroldegian).
  • 13:00 Alegria Riber taldearekin bermut kontzertua, San Migel plazan.
  • 14:30 Haur bazkaria, Memoria Historikoaren parkean (euria eginez gero, Erburua kiroldegian).
  • 17:30 Sutegi taldearen pilota txapelketako finalak.
    Sari Banaketa.
    Sutegi Taldeak antolatuta.
  • 18:00-20:00 Eztanda txaranga.
  • 20:00 Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
  • 20:00 Presoen aldeko kontzentra, plazan.
    OGAk antolatuta.
  • 20:00-22:00 The Trikiteens taldearekin dantzaldia, plazan.
  • 21:00 Bonba japoniarrak, Intsumisioaren plazan.
  • 21:30-23:30 Bokatada, txoznan.
    OGAk antolatuta.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 23:30 Alurr dantza taldearen Itsas Lapurrak ikuskizuna, futbito pistan (euria eginez gero, Erburua kiroldegian).
  • 00:00 Txupito gaua, gaztetxean.
    OGAk antolatuta.
  • 00:30-03:30 The Trikiteens taldearekin dantzaldia, San Migel plazan.

Uztailak 26 asteartea

  • 12:00 Erraldoi, buruhandi eta gaiteroekin lagundurik elizaraino.
    Hamabietakoa Santa Ana elkartearen eskutik, San Migel plazan.
  • 13:00 Olaztiko musika eskolarekin bermut kontzertua, San Migel plazan.
  • 14:30 Jubilatu eta adienduendako bazkaria, Kamiogaina elkartean.
    Bazkalondoan, Ciclón taldearekin dantzaldia.
  • 14:30 Bazkaria, gaztetxean.
    OGAk antolatuta
  • 18:00-20:00 Apar festa, futbito plazan.
    Eztanda txaranga.
  • 20:00 Hegaluze parrillada, Vicente Argomaniz plazan.
    AHTren aurkako kontzentra, plazan.
    OGAk antolatuta.
  • 20:00-22:00 Xaiborrekin musika, San Migel plazan.
  • 21:00 Bonba japoniarrak, Intsumisioaren plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 23:30 Kolpez blai batukada, San Migel plazatik.
  • 00:30-03:30 Xaiborrekin musika, San Migel plazan.