Gora Santa Anak!

Guaixe 2022ko uzt. 25a, 14:15

39 urtez herriko medikua izandako Martin Mazquiaranek bota zuen Olaztiko festen hasierako suziria. Udaletxeko balkoitik bota zuen txupina. Aurretik, 2021ean jaiotako bederatzi haurrek ongietorria izan zuten, baita kartelen irabazleek saria hartu zuten ere. 

2021ean jaiotako eta zapia jaso zuten olaztiarrak: Adei Ormazabal Acebes, Luken Acebes Galbete, Jone Gutierrez Ruiz, Intza Razkin Gartziandia, Ibai Solas Telletxea, Alain Urizar Caldito, Iera Fernandez Aguirre, Ainhoa Irina Umanzro Rodriguea eta Maiur Garmendia Urkia. 

 

Erlazionatuak