Beheko basora, gaztainondoak eta landareak ezagutzera

Guaixe 2022ko aza. 16a, 08:47

Olazti Natura taldeak antolatuta botanikaz gehiago ikasteko ibilaldia egin zuten 30 bat olaztiarrek .

Ikasi eta basoaz gozatzeko asmoz elkartu ziren 30 bat olaztiar domeka goizean. Basoan dauden hainbat gaztainondo bisitatu zituzten ibilbidean zehar. Horretan Mikel Arresek gidatu zituen. Eta toki batetik bestera mugitzen ziren bitartean Cristinak eta Marisak ibiltariei hainbat sendabelarren ezaugarrien berri eman zieten, baita haiek hartzeko modua azaldu ere. Ibilaldian parte hartu zutenei etorkizunean egiteko hainbat ideia sortu zitzaien, eta haiei pixkanaka forma ematen saiatuko dira. 

Bestalde, Olazti Naturako kideak Bakaikun gaztainondoekin lantzen ari diren proiektua ezagutu dute. Bi herrietan dituzten ideiak desberdinak badira ere, behar denean elkarlanean aritzeko aukera ez dute baztertzen Olazti Naturakoek. Bitartean, taldekideak gaztainondoekin zer egin daitekeen berraztertzen hasi dira. 

Erlazionatuak