Kintoek Olaztiko kaleak hartu dituzte

Guaixe 2023ko ots. 1a, 15:52

Otsailaren 1ean hasi dituzte Olaztiko hamairu kintoek Santa Agedarekin bat egiten duten ospakizunak. Goiz-goizetik eskean aritu dira. Jasotakoarekin bost eguneko bazkariak eta afariak eta txaranga ordaintzeko baliatuko dute.