Mozorro festa Olaztin

Guaixe 2023ko otsailaren 27a

Denetariko mozorroak ikusi ziren larunbatean Olaztiko hiri ihoteetan. Udalaren mozorro lehiaketan hamabi taldek parte hartu zuten. Lehen saria, 150 euro, Sanferminetako peña batendako izan zen; bigarren saria, 100 euro, transformer talde baterako eta hirugarrena, 50 euro, kani talde batendako.