Sakanako Motorsport taldeak. V. Rallysport Olazti-Urbasa antolatu du apirilaren 22an, 13:00etatik aurrera, Olaztiko kaleetan barrena. Olaztiko Rallysprinta Nafarroako Rally Piloto eta Kopiloto Txapelketarako eta Nafarroako Rally Piloto eta Kopiloto Junior Trofeorako puntuagarria izanen da. Parte hartzaileek lau aldiz osatu beharko dute ibilbidea, herrigunean hasi eta Urbasako Igoerako zati bat hartzen duena, Altamira igo eta jaitsi.