Hizketan

"Joan zen urteko arantza kendu nahi dugu, Olaztiko Rallysprinta bukatu"

Maider Betelu Ganboa 2023ko apirilaren 21a

Asier Juanez pilotua eta Josu Olmos kopilotua apirilaren 22ko Olaztiko Rallysprintean aritzeko “gogotsu” daude.

Bikote altsasuarra joan zen urteko Olaztiko rallysprintean mustu zen automobilismoan eta ezin izan zuten proba bukatu. Aurten, lasterketa despeditzea da euren helburua.

Argazkia: Carla Goikoetxea.