Udan Euskarazen izena emateko aparteko aldia

Guaixe 2023ko mai. 11a, 09:48

Haurrak Olatzagutiko San Migel plazan. ARTXIBOA

Taldeetan plaza hutsak daudelako egin du udalak deialdia.

Izen ematea despeditu ondoren, haurrendako udako aisialdi eskaintzan izena emateko aparteko aldia zabaldu du Olatzagutiko Udalak. Haren bidez, taldeetan hutsik gelditu diren plazak betetzeko aukera izanen da. Hutsik dauden plazak baino eskaera gehiago izanez gero, aisialdi programarako parte hartzea zozketa bidez erabakiko du udalak. Izen ematea maiatzaren 26ra arte egonen da zabalik. Horretarako, udaletxetik pasa daiteke edo hara hots egin astegunetan, 10:00etatik 13:00etara. Bestela, olazti@olazti.com posta elektroniko bidez egin daiteke. 

Izena ematerako ordainketa egina izatea beharrezkoa da. Horretarako, udalak banku eta kutxetan dituen kontu korronteak erabil daitezke. Ordainagiria udaletxean aurkeztu beharko da matrikulazio epea zabalik dagoen bitartean. Haur bakoitzagatik 35 euro ordaindu behar dira. Bi anai-arreba edo gehiagoren kasuan, guztiengatik 58 euro ordaindu beharko dira. 

Aisialdi eskaintzan guztira 46 plaza daude, horrela banatuta: Haur Hezkuntzako 4. mailan 3 plaza, Haur Hezkuntzako 5. mailan 2 plaza, Lehen Hezkuntzako 1. mailan 9 plaza,  Lehen Hezkuntzako 2. mailan 5 plaza, Lehen Hezkuntzako 3. mailan 7 plaza, Lehen Hezkuntzako 4. mailan 7 plaza, Lehen Hezkuntzako 5. mailan plaza 1 eta Lehen Hezkuntzako 6. mailan 12 plaza. Udan Euskaraz garagarrilaren 26tik garilaren 20ra izanen da. 

Erlazionatuak