Koskobilo arkeologia aztarnategia

"Nafarroako Atapurteka txikirako" ibilbidea egina

Guaixe 2023ko eka. 9a, 14:35

Aranzadi zientzia elkarteko kide batek Burgosen dagoen azternatagiarekin parekatu du Koskobilo II kobako arkeologia aztarnategia. Olatzagutiko Udalak hara joateko ibilbidea egin du eta ekainaren 9an egin du haren aurkezpena.

Koskobilo kobazulora ibilbideak bisitaria Erburua kiroldegiko aparkalekutik Koskobilo II kobaraino darama. Arkeologia aztarnategira igotzeko mendian bide egokitu dute. Olatzagutiko Udaleko, Arantzadi zientzia elkarteko eta hedabideetako ordezkariekin batera Bel Pozueta diputatua egon da, EH Bilduk sustatutako emendakin baten bidez udalak lana egiteko dirua eman baitzuen gobernuak.

Erlazionatuak

Koskobilo II, iraganerako atea

Alfredo Alvaro Igoa 2021 ira 09 Olazti