Udako Kultur programaren emanaldia Olaztin

Guaixe 2023ko eka. 26a, 12:23

Mosés no duerme live banda taldea. KULTUR 2023

Ekainaren 30ean, ostirala, Moisés no duerme live band taldearen kontzertua izanen da Olaztiko eskolako pilotalekuan.

Ekainaren 24tik irailaren 9ra, hamaika astetan zehar, Nafarroako Gobernuko Kultur departamentuak sustatutako Kultur programaren ikuskizunak izanen dira Nafarroako hainbat tokitan, tartean Sakanako bi herritan: Olaztin eta Altsasun. Hortaz, ekainaren 30ean, ostirala, Moisés no duerme live banda taldearen kontzertua izanen da, 22:00etan, Olaztiko Eskolako pilotalekuan.

Moisés no duerme Iruñeko rap artista bat da. 2005ean hasi zen Raperos de Emaús edo Brindisi Nero bezalako taldetan. Bere ibilbidean gizartez duen ikuspegitik espermentatu du, erreferentziaz eta kritikaz betetako letrekin, klixeak eta topikoak alde batera utzita. Orain lan berria prestatzen ari da eta zuzeneko berri bat aurkeztu du: Live Band proiektua. Zuzeneko proiektu honetan raperoak Dani Olaz (bateria), Iván Barbosa (baxua), Dani Artetxe (gitarra), Borja Echeverría (pianoa) eta Adrián Buenaga (saxoa) lagun ditu.

Kultur programak Sakanara ekarriko duen hurrengo emanaldia irailaren 8an, ostirala, izanen da, Altsasuko Iortia zabalguneko estalpean; Miguel Talavera & The Sultans of Swing Band taldearen kontzertua izanen da, Altsasuko festetako atarian.

 

 

 

 

Erlazionatuak

Rap musikaren loraldia

Erkuden Ruiz Barroso 2021 urr 06 Olazti