Koskobilora bisita gidatua

Guaixe 2023ko eka. 26a, 13:15

Koskobilo II ibilbidearen prentsa aurreko aurkezpena. ARTXIBOA

Uztailaren 1ean, larunbata, 'Koskobilo, ibilbide bat historiaurrera' aurkezpena eginen du Aranzadik. Aurretik izena eman behar da.

Olaztiko Udalak Koskobilo kobazulora ibilbidea mustu du, eta uztailaren 1ean, larunbata, Aranzadi zientzia elkartearen eskutik Koskobilo, ibilbide bat historiaurrera aurkezpen-bisita gidatua eginen dute. Bi bisita eginen dira: 10:30ean eta 17:00etan, eta parte hartzeko aurretik izena eman behar da udaletxean edo 948 56 24 46 telefonoan. 25 pertsonako bisita txandak izanen dira, eta kanpo gelditzen den jendea itxarote zerrenda batean geldituko da, etorkizunean eginen dituzten bisitetan lehentasuna izateko. Bisita gidatuaren abiapunta Erburuako parkina izanen da, eta Araznaditik arropa eta oinetako erosoak eramatea aholkatzen dute.