Sanjuandar ukendua egiten ikasi zuten

Guaixe 2023ko uzt. 4a, 09:51

Olazti Naturak antolatuta Cris Pinek sanjuandar ukendua egiteko ikastaroa egin zuten garagarrilaren 17an. Parte hartzaileek bi orduko ibilaldia egin zuten herri inguruko sendabelarrak ezagutzeko eta jasotakoekin, hurrengo egunean, ukendua egin zuten. 33 olaztiarrek ikasi zuten pomada egiten.

Antolatzaileek irakaslearen jakintza goraipatzearekin batera, ikastaroa edozein herritan egitea gomendatu dute. 

Erlazionatuak