Irailaren 29an San Migel eguna da, eta Olatzagutian asteburuan zehar, ostiraletik igandera, sainduaren omenezko festak ospatuko dituzte. Irailaren 29an, arratsaldean, botako dute festei hasiera emanen dion txupinazoa, kultur etxetik. Larunbatean, besteak beste, Olatzagutia - Urbasa mendi lasterketaren hamasbogarren edizioa izanen da, San Migel plazan eta hasi, eta ibilbide berria mustuko duena. Igandean Sakanako Mankomunitateak antolatutako Munduko arrozak ekimena izanen da. Bestetik, gaztetxean ere ekitaldiak izanen dira.
Olaztiko San Migel festetako egitaraua
Irailak 29 ostirala
19:00 Txupinazoa.
Erraldoiak eta buruhandiak.
La Cigarra txaranga, kultur etxean.
20:00 Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
Banaketa, San Migel plazan.
20:00 – 22:00 DJ Raizti musika, San Migel plazan.
22:00 Herri afaria, Maisuenea Gaztetxeak antolatuta, gaztetxean.
22:30 DJ Bull-en saioa, Barandi tabernak antolatuta, Barandi tabernan.
23:30 Kontzertua: Algoritmotik at!, Arrixku eta Mandroll, Maisuenean Gaztetxeak antolatuta, gaztetxean.
Irailak 30 larunbata
09:00 Dianak Olaztiko eta Ziordiko koruekin.
10:00 Olatzagutia – Urbasa XV. Mendi lasterketa, San Migel plazatik.
11:00 Haur lasterketak, Sutegi taldeak antolatuta udalaren laguntzarekin, San Migel plazan.
Jolas parkea, San Migel plazan (eguraldi txarrarekin udal pilotalekuan).
13:30 Olatzagutia – Urbasa XV. Mendi lasterketako sari banaketa, San Migel plazan.
14:30 Herri bazkaria, Iñigo Aritza ikastolak antolatuta udalaren laguntzarekin, Vicente Argomaniz plazan (eguraldi txarrarekin Erburua kiroldegian).
18:00 Etorkizuna euskal dantza taldea, futbito pistan (eguraldi txarrarekin frontoian).
20:00 Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
Banaketa, San Migel plazan.
20:00 – 22:00 Ken bat taldearekin musika, San Migel plazan.
22:00 Zezensuzkoa, San Migel plazan.
23:00 Kontzertua: Ganibet, Maisuenea Gaztetxeak antolatuta, gaztetxean.
00:00 – 02:00 Kustom taldearekin musika, San Migel plazan.
Urriak 1 igandea
11:00 – 14:30 Eskulangintza azoka; Munduko arrozak: Peru, Siria, Kolonbia, Sakana Harrera Harana, Maroko, Sahara eta Errumania (Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatuta udalaren laguntzarekin), eta aerografoarekin tatuaiak egitea, Memoria Historikoaren parkean (eguraldi txarrarekin Erburu kiroldegian).
11:00 Kalejira erraldoi eta buruhandiekin eta Altsausko gaiteroekin.
13:30 Arrozen dastaketa.
17:00 Pilota, udal pilotalekuan:
4 1/2
Nazabal / Bustinza
Victor – Bergera / Retegi Bi – Merino II
19:00 – 21:00 La Cigarra txarangarekin musika, San Migel plazan (eguraldi txarrarekin kultur etxean).
20:00 Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
Banaketa, San Migel plazan.
21:00 Zezensuzkoa, San Migel plazan.