Musika eskolako hiru irakasle izendatuta

Guaixe 2023ko urr. 3a, 11:01

Olatzagutiko musika eskolako egoitza. ARTXIBOA

Bost lanpostu betetzeko deialdia egin zuen eta hiru bete dira

Olatzagutiko Udalak musika eskolan aritzeko bost musika irakasle hautatzeko deialdia egin zuen abenduan. Helburua zen hutsik zeuden lanpostuak merezimendu lehiaketaren bidez betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Behin prozedura despedituta, Olatzagutiko Udalak hiru pertsona langile lan-kontratudun finko gisa kontratatuko ditu: Itsaso Mungia Garmendia, akordeoiko irakaslea; Xabier Olcoz Pascual, bateriako irakaslea eta Jose Miguel Sasia Santamaria, gitarrako irakaslea. Piano eta saxofoi espezialitateko irakasle lanpostuak bete gabe gelditu da. Betetako lanpostuak B mailakoak dira. Langileak lan kontratudunak izan dira, lanaldi partziala izanen dute eta euskarazko C1 maila dute.

Erlazionatuak