Pajaros Pintados konpainiaren lan berriaren aurre estreinaldia

Guaixe 2023ko aza. 13a, 12:16

'Olaiaren Lorategia' antzezlanaren une bat.

Azaroaren 20tik 23ra 'Olaiaren Lorategia' ikuskizunaren egonaldia eginen dute Olaztiko kultur etxean, eta azaroaren 22an, asteazkena, aurrestreinaldia eginen dute. 

Olaiaren Lorategia Victoria A. Musseti olaztiarraren Pajaros Pintados konpainiaren lan berria da. Azaroaren 20etik 23ra, astelehenetik ostegunera, antzerki egonaldia eginen dute Olaztiko kultur etxean, eta azaroaren 22an, asteazkena, 18:00etan, erakustaldia edo aurrestrenaldia eginen dute. Antzezpenaren ondoren talde artistikoarekin hitz egiteko eta sormen prozesua ezagutzeko aukera izanen da.

Erlazionatuak

"Denok gure oroitzapenak laboratzen ditugu"

Erkuden Ruiz Barroso 2023 aza 21 Olazti