Annekdotasek Gazte Talent saria irabazi du

Guaixe 2023ko abe. 20a, 09:01

Arabako urteko musika talde eta bakarlari hoberenen artean abeslari olaztiarra dago.

Gazte Talent urtero Arabako musika banda eta bakarlari hoberenak izendatzeko sariak dira. Abenduaren 4an eta 5ean finalistek zuzenekoak egin zituzten, eta ondoren epaimahaiak irabazleak aukeratu zituen, eta 2023ko Gazte Talent Laboral Kuxa saria (25 eta 35 urte) Annekdotasek abeslari olaztiarrak irabazi du. Mehatxu taldeak 14 eta 24 urte bitarteko saria irabazi du, Mirotz euskarazko proposamen onena eta Kikitza emakumezko talde hoberena.

Anne Rodriguez olaztiarra dago Annekdotas proiektuaren atzean. Gasteizen bizi da eta bertan garatzen ari da bere musika ibilbidea. Abenduaren 22an, ostirala, 21:30etik aurrera, Apolo G's-rekin zuzenekoa emanen du Jimmy Jazz aretoan.

 

Erlazionatuak

AnneKdotasen urte "indartsuena"

Erkuden Ruiz Barroso 2023 aza 14 Olazti