Ostiralean Mari Arrokari ongi etorria egin zioten olaztiarrek. Larunbatean ihote segizioak olaztiko kaleak bete zituen, zamar handi, zamar txikiek eta neskek lurrari dei egin zioten zintzarriak mugiaraziz. Haiekin batera gonbidatutako inauteriak: Asturiasko sieroko Valdesoto herriko sidro pertsonaiak eta komediakoak izan ziren.