Irakurkide saioa Olatzagutian

Guaixe 2024ko martxoaren 4a

Martxoaren 15ean, ostirala, Biak Bat elkarteko txakurrekin irakurtzeko aukera izanen da Olatzagutiko liburutegian.

Sakanako Mankomunitateak, Biak Bat elkarteak eta Arkatz liburudendak Irakurkide txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute martxoaren 15ean ostirala, 18:15ean, Olatzagutiko liburutegian. Txakurren laguntzarekin irakurketa sustatzea du helburu egitasmoak. Ekimena zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrendako bideratuta dago.

Erlazionatuak