Urbasako portua (NA-718) jaisten ari zen autobus bat ez aurrera ez atzera gelditu zen portuko bihurgune batean maiatzaren 17an. Ibilgailuak errepide guztia hartzen zuenez, errepidea tyrafikora moztuta gelditu zen momentu batez. Ezbeharraren kudeaketa Foruzaingoak egin zuen, eta beharrezko baliabideak eraman ondoren, autobusak bere martxa jarraitzeko aukera izan zuen.