Duela hiru bat urte aurkeztu zuen Fran Urias musikari etxarriarrak Zelanda taldea Ane eta Iñaki bastidarekin batera eta urte hauetan taldekideetan hainbat aldaketa izan ditu. Azkena, 2024. urtearen hasiera Xabi Seko baxujole altsasuarrak Aneren lekua hartu zuen. Dena dela, duela hilabete bat Irentsita abestia kaleratu zuten, eta laster 3AM deitutako abestia kaleratuko dute. Uztailaren 5ean, ostirala, 20:00etan, Olatzagutiko Barandi tabernako terrazan Zelanda taldearen kontzertua izanen da.