Automobilismoa

Urbasako Igoerarako atzera kontua

Guaixe 2024ko ira. 11a, 10:00

Delfin Goikoetxea pilotu iturmendiarra, Urbasako Igoeran. ARTXIBOA

Urriaren 5ean, larunbata, jokatuko da Urbasako igoera, Sakana Motorsportek antolatuta. Pilotuek irailaren 23ra arte edo tokiak bukatu arte dute izena emateko epea.

 

Sakana Motorsport eskuderia martxan dago. Urriaren 5ean, larunbata, jokatuko da XLII. Urbasako Igoera. Entrenamendu ofizialak 12:00etan izanen dira, eta jarraian lehenengo Mango Ofiziala eta bigarren Manga Ofiziala izanen dira. Urbasako portuko errepidea urriaren 4ko 19:00etatik aurrera itxita egongo da.

Pilotuek Urbasako Igoera izena emateko epea irailaren 23ko 22:00ak arte edo tokiak bukatzen direnera arte izanen dute.

Izena ematea itxita, eskuderiak partaideen behin-behineko zerrenda argitaratu du: 102 pilotu daude, momentuz, zerrenda probisionalean. Sakana Motorsportek azaldu du urriaren 2an argitaratuko duela behin betiko pilotuen zerrenda ofiziala. 

XLII. Urbasako Igoera

Urriak 4 ostirala

19:00 Errepidea itxi

Urriak 5 larunbata

12:00 Entrenamendu ofizialak.

Segidan 1.go Manga Ofiziala.

Segidan 2. Manga Ofiziala.