San Migel egunarekin, irailaren 29an, goiaingeruaren festak ospatuko dituzte Olatzagutian irailaren 27tik 29ra, ostiraletik igandera. Larunbatean Sutegik antolatutako Olatzagutia Urbasa XVI. Mendi Lasterketa jokatuko da, San Migel plazatik abiatuko dira korrikalariak eta helmuga ere plazan izanen da; korrikalariek 17,2 kilometroko eta 920 metro desnibel duen ibilbidea egin beharko dute. Harekin batera haurrendako lasterketak ere izanen dira: Moto GP eta korrika lasterketak.
Igandean, San Migel egunean, festetako egun handia izanen da, eta goizetik eguerdira arte artisau azoka, Munduko Arrozak eta bestelako ekitaldiak izanen dira Memoria Historikoaren parkean (eguraldi txarrarekin, Erburua kiroldegian). Sakana Harrera Haranak, Saharak, Errumaniak, Paraguaik, Venezuelak eta Marokok parte hartuko dute arrozak kozinatzeko Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatutako ekimenean. Ondoren, 13:30ak aldera, arrozak dastatzeko aukera izanen da.
Olatzagutiko Udalak antolatutako egitaraua ez ezik, Olaztiko Gazte Asanbladak ere egitaraua prestatu du. Besteak beste, irailaren 27an, ostiralean, bokatada eginen dute gaztetxean eta irailaren 25a baino lehen eman daiteke izena, ohiko tabernatan, 5 eurotan.
2024ko Olatzagutiko San Migel festak
Irailak 27 ostirala
19:00 Txupinazoa, kultur etxetik. Ondoren, erraldoiak eta buruhandiak eta La Cigarra txaranga.
20:00 – 22:00 Muxutruk erromeria.
20:00 Japoniar bonbak eta banaketa, kultur etxean.
22:00 Zezensuzkoa.
Bokatada, OGAk antolatuta, gaztetxean.
23:30 Kontzertuak: Bulkada, Mandroll eta Mataperros taldeak, OGAk antolatuta, gaztetxean.
Irailak 28 larunbata
08:30 – 09:30 Olatzagutia Urbasa XVI. Mendi lasterketaren dortsal banaketa.
09:00 Taila erakustaldia motozerrarekin, Hacha taldearen eskutik (STIHL talde ofiziala), egunean zehar, Domingo Bados eskolako patioan.
10:00 Olatzagutia Urbasa XVI. Mendi Lasterketa.
Haur lasterketetan izena ematea.
10:30 Haur lasterketak: Moto GP eta korrika lasterketak.
11:20 Mendi lasterketaren lehenengo korrikalarien iritsiera.
11:30 – 13:00 Jolas parkea, San Migel plazan (euriarekin udal frontoian).
12:00 – 14:00 Pintura ikastaroko ikasleen margo erakusketa, kultur etxean.
13:00 Olatzagutia Urbasa XVI. Mendi Lasterketaren azken korrikalarien iritsiera eta sari banaketa, San Migel plazako kioskoan (euriarekin udal frontoian).
14:30 Herri bazkaria, Iñigo Aritza ikastolak antolatuta udalaren laguntzarekin, Vicente Argomaniz plazan (euriarekin Erburua kiroldegian).
15:30 – 18:30 Jolas parkea, San Migel plazan.
19:00 Olaztiko euskal dantzak dantzatzeko hitzordia, San Migel plazan.
20:00 Japoniar bonbak eta banaketa, kultur etxean.
Palestinaren aldeko elkarretaratzea, OGAk antolatuta, San Migel plazan.
20:00 – 22:00 Ken Bat taldearekin dantzaldia.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00 – 02:00 Ken Bat taldearekin dantzaldia.
03:30 DJ Boletus Rumberus, OGAk antolatuta, gaztetxean.
Irailak 29 igandea
11:00 – 14:30 Artisau azoka, Memoria Historikoaren parkean (euriarekin, Erburua kiroldegian).
11:00 – 13:30 Munduko Arrozak:
11:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira Altsasuko gaiteroekin.
12:00 – 14:00 Pintura ikastoroko ikasleen margo erakusketa, kultur etxean.
Talogintza tailerra, Memoria Historikoaren parkean (euriarekin, Erburu kiroldegian).
12:00 – 13:00 Txapa tailerra, Memoria Historikoaren parkean (euriarekin, Erburu kiroldegian).
12:30 Pantxika Lamourren errezeta berezia, Memoria Historikoaren parkean (euriarekin, Erburu kiroldegian).
13:30 Munduko arrozen dastaketa.
18:00 Motxila 21 taldearen kontzertua, futbito pistan (euriarekin udal frontoian).
19:30 – 21:00 La Cigarra txarangaren kontzertua, San Migel plazan (euriarekin udal frontoian).
20:00 Japoniar bonbak eta banaketa, kultur etxean.
21:00 Zezensuzkoa.