Cementos Portland Valderrivas SA enpresak Egibil harrobia handitzeko proiektua du. Horretarako onura publikoko mendiak okupatu behar ditu. Horren eskaera jendaurrean jarri da eta Ingurumen Departamentuak Olatzagutiko Udalari emandako entzunaldi izapidea ere. Proiektua jendaurrean apirilaren 8ra arte egonen da.