Olatzagutiko Udalak bost lotez osatutako baso aprobetxamendua saldu du. Harengatik 228.159,73 euro eskatu zituen eta 356.950 eurotan saldu du, aurreikusi baino 128.790,27 euro gehiago eskuratu ditu. Aurreneko hiru loteak Maderas Larreta SM enpresak eskuratu ditu 49.042, 47.852 eta 28.681 eurotan. Atzeneko bi loteak Explotaciones Zubillaga Saralegui SM enpresak bereganatu ditu 141.120 eta 90.255 eurotan.