Nafarroako Gobernuak porlandegiari Egibelgo baliabideak ustiatzeko emakida 1997an eman zion. 30 urteko indarraldia zuen baimenak, epe berdinetan luzatzeko aukerarekin, gehienez ere 90 urtera arte. Nafarroako Gobernuak orain Cementos Portland Valderrivasi SAri (CPV) "Gran Eguibel" ustiatzeko emakidaren lehen luzapena ematea onartu du. Beraz, enpresak 30 urterako baimena du.
Harrobia ustiatzeko baimena luzatzearekin batera, foru administrazioak CPVri 1.333.733.22 euroko bermea ezarri dio. Diru hori, onartutako leheneratze planaren ondoriozko betebeharrei aurre egiteko da. Enpresak gaur egun 915.857,67 euroko abala duenez jarrita, bi zenbatekoen arteko aldea jar dezake, edo osoa jarri eta jarritako bermea itzultzeko eskatu. Berme hori bost urtean behin eguneratu beharko da, kontsumoko prezioen indizearen aldaketaren arabera.