Hamar urte ez dira urtero betetzen

Guaixe 2025eko uztailaren 11

Uztailaren 17tik 20ra, ostegunetik igandera, ospatuko du Barandi Tabernak bere hamargarren urteurrena: bermuteoa, tardeoa, kontzertuak, erakustaldiak, puzgarriak, bakarrizketak eta abar izanen dira. 

2015ean mustu zuen Aritz Barndi olaztiarrak Barandi Taberna herriko plazatik gertu, eta tabenaren hamargarren urteurrena modu handian ospatuko du: lau eguneko egitaraua antolatu du. Uztailaren 17tik, osteguna, 20ra, igandea, izanen da, eta, besteak beste, kontzertuak, bakarrizketak eta erakustaldiak izanen dira. 

'Barandi Taberna 2015-2025 10 urte' egitaraua

Uztailak 17 osteguna

12:30 - 15:30 Bermuta. 

19:30 Tardeoa: urdaiazpiko moztatzailea, pikoteoa... 

20:00 El Gran Ritxarson musikariaren kontzertua. 

Uztailak 18 ostirala

20:00 Errebote boteen erakustaldia Amaia Boots-en eskutik. 

Uztailak 19 larunbata

20:00 The Karkamals taldearen kontzertua. 

Uztailak 20 igandea

11:00 Puzgarriak. 

13:00 Chuchin Ibañez y los Charros taldearen kontzertua. 

14:30 Paella jana. 

20:00 Dos capacitados Jose de Luna Josete eta Edu Lukyrekin bakarrizketa emanaldia.