egitaraua

Santa Ana festak Olaztin

Guaixe 2025eko uztailaren 22a

2024ko Olaztiko festak. ARTXIBOA

Uztailaren 24tik 27ra, ostegunetik igandera, ospatuko dituzte festak olaztiarrek. 

Uztailaren 26an Santa Ana eguna izanen da, eta horren inguruan festak ospatuko dituzte olaztiarrek; uztailaren 24an, osteguna, hasiko dira Olaztiko festak eta igandera arte, uztailaren 27ra arte, iraunen dute. Palestina gogoan izan du Joseba Vizuete Askargorta Olaztiko alkateak festetako egitarauaren agurrean. Festak "modu alai eta uneoro gozatzea, herriko kaleak alaitasunez eta ongi pasatzeko gogo betez" pasatzeko nahia zabaldu du. "Hainbat arrazoirengaitk" herrian ez dauden "lagun guztiak" gogoan izan ditu alkateak ere. 

Festetako hasierako suziria haurretik kartel lehiaketako sari banaketa izanen da. Ander Gil Amadoren Miguelito kartelak irabazi du aurtengo lehiaketa kategoria nagusian; 12 eta 14 urte bitartekoen kategorian Maialen Aldabe San Romanen Sentimiento rojillo irudiak irabazi du, eta 11 urte arteko kategorian Maider Galbete Herreroren eta Kare Gastaminza Aldasororen Bizi festa kartelak. Sari banaketaren ondoren ere, 2024an jaiotako olaztiarrek herriko zapia jasoko dute. 

Bestetik, uztailaren 26an, larunbata, Untxi kalderete txapelketa antolatu dute, eta pate hartu nahi dutenek 11:00etan Sutegi gimnasiora joan beharko dute suak eta bonbonak jasotzera. 

Olaztiko Gazte Asanbladak uztailaren 23an, asteazkenean, hasiko ditu festak. 

2025eko Olaztiko festak

Uztailalk 23 asteazkena

Gazte Asanbadaren eguna

12:00 Txupinazoa.

15:00 Bazkaria. 

16:30 Bingo musikatua. 

23:30 Kontzertuak: Broken pick eta Arranbe. 

Uztailak 24 osteguna

10:45 Kartel lehiaketako sari banaketa.

11:00 Zapi banaketa 2024. urtean jaiotako haurrei.

11:30 Hamaiketakoa.

12:00 Suziria, udaletxetik. Ondoren, La Cigarra txarangarekin kalejira ea Erraldoiak eta buruhandiak.
Ezkila jotze nagusia.

18:00 Txaplin Tutik Clows konpainiaren antzezlanaren emanaldia, Memoria Historikoaren parkean (eguraldi txarrarekin Eskolako frontoian).

20:00 Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa.

20:00 – 22:00 Muxutruk taldearekin musika.

21:00 Japoniar bonbak, kultur etxetik.

22:00 Zezensuzkoa.

00:30 – 03:30 Muxutruk taldearekin musika.

Uztailak 25 ostirala

12:00 Hambietako, San Migel elkarteak eskainia.

12:00 – 14:00 Haur eta gazteendako jolas parkea, Memoria Historikoaren parkean.

13:00 Swingtronics taldearen kontzertua, San Migel plazan (eguraldi txarrarekin udal frontoian).

14:30 Haur bazkaria, Memoria Historikoaren parkean (eguraldi txarrarekin Eskolako frontoian).

15:00 Herri bazkaria, Maisuenea gaztetxeak antolatuta, Memoria Historikoaren parkean (eguraldi txarrarekin Eskolako frontoian).

15:30 – 18:30 Haur eta gazteendako jolas parkea.

17:00 – 19:00 Broken Brothers Brass Band, Memoria Historikoaren parketik.

19:00 Gala Cincense Bambolea konpainiaren ikuskizuna, futbito pistan (eguraldi txarrarekin Erburua kiroldegian).

20:00 Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa.

20:00 – 22:00 Eztitan taldearekin musika.

21:00 Bonba japoniarrak, kultur etxetik.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 La Txama eta The Marteens taldeen kontzertua, futbito pistan (eguraldi txarrarekin udal frontoian).

Ondoren, Reggeton gaua, OGAk antolatuta, gaztetxean. 

00:30 – 03:30 Eztitan taldearekin musika.

Uztailak 26 larunbata

11:30 – 14:30 Escape Caravana Itineraria konpainiaren familiarteko ikuskizuna, Memoria Historikoaren parkean (eguraldi txarrarekin Erburua kiroldegian).

11:30 Erraldoiak, buruhandiak eta Altsasuko gaiteroak, Domingo Bados eskolatik.

12:00 Hamabietakoa, Santa Ana elkarteak eskainia.

13:00 Moonshine Wagon taldearen kontzertua, San Migel plazan (eguraldi txarrarekin udal frontoian).

14:30 Jubilatu eta adinekoen bazkaria. Ondoren, Duo Imperial.
Untxi kalderete lehiaketa, Memoria Historikoaren parkean. 

17:00 – 20:00 Escape Caravana Itineraria konpainiaren ikuskizuna.

19:00 Tomate, puro tomate Victor Norberto Avalos Barbieri Tomate Clownen ikuskizuna, Intsumisioaren plazan (eguraldi txarrarekin udal pilotalekuan).

20:00 Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa.

20:00 – 22:00 Joselu Anaiak.

21:00 Japoniar bonbak, kultur etxetik.

22:00 Zezensuzkoa.

23:30 Mariatxi A toda madre taldearen kontzertua, futbito pistan (eguraldi txararekin udal frontoian).

00:30 – 03:30 Joselu Anaiak taldearekin musika.

Uztailak 27 igandea

11:00 Historiaurrera bisita talilerrak, Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta, Memoria Historikoaren parkean (eguraldi txarrarekin Eskolako frontoian).

12:00 Hamabietakoa, Kamiogaina elkarteak eskainia.

13:00 Voces Riberas taldearen kontzertua, San Migel plazan (eguraldi txarrarekin udal frontoian).

18:00 Zesta punta erakusketa: kinielak amerikar erara eta hastapen tailerra, Erburua kiroldegian.

20:00 Hegaluze parrillada, Vicente Argomaniz plazan.

20:00 – 22:00 Aiko erromeriarekin musika.

21:00 Japoniar bonbak, kultur etxetik.

22:00 Zezensuzkoa.

23:30 ¡A la fresca! De Improviso konpainiaren ikuskizuna, San Migel plazan (eguraldi txarrarekin udal frontoian).

00:30 DJ Raiztirekin musika.