Festa hasiera historikoa

Guaixe 2025eko uztailaren 24a

Aranzadi elkarteko Dani Ruiz Gonzalezek piztu ditu Olaztiko festak, historia, memoria eta Palestina gogoan. Olaztiarrei festa zoriontsuak pasatzea opa dizkie "Gora Santa Ana!" oihuan. Suziriaren aurretik 2024an jaiotako olaztiarrei zapiak jantzi zaizkie, eta kartel lehiaketaren sariak banatu dira. 

Kartel lehiaketaren irabazleak: Ander Gil Amado kategoria nagusiko irabazlea; 12 eta 14 urte bitartekoen kategorian Maialen Aldabe San Roman, eta 11 urte arteko kategorian Maider Galbete Herrero eta Kare Gastaminza Aldasoro. Argazkian ezkerretik bigarrena, Miguelito kartel irabazlearen protagonista, eta eskuinetik lehenengoa Olaztiko alkatea Joseba Vizuete. 


Txupinazoaren aurretik banatu dituzte kartel lehiaketako sariak. NEREA MAZKIARAN / D. NOTICIAS

Erlazionatuak