egitaraua

San Migel festak Olaztin

Guaixe 2025eko irailaren 25a

2024ko San Migel festetako txupinazoa. ARTXIBOA

Irailaren 26tik 29ra, ostiraletik astelehenera, ospatuko dituzte sanmigelak Olaztin. Igandean, besteak beste, Artisau Azoka eta Mundu Arrozak egitasmoa izanen da, Memoria Historikoaren parkean. 

San Migel egunarekin, irailaren 29an, San Migel festak ospatuko dituzte olaztiarrek. Irailaren 26an, ostirala, piztuko dute herrian bizi diren palestinarrek txupinazoa, kultur etxetik, lau eguneko festari hasira emanez. Igandean, Memoria Historikoaren parkean, Artisa Azoka izanen da, hamasei bat artisauekin. Gainera, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak eta Sakana Harrera Haranak antolatutako Munduko Arrozak egitasmoa izanen da ere, Sahara, Errumania, Peru, Palestina, Olaztin, Maroko eta Sakana Harrera Haranako elkartearen arroz platerekin. Sainduaren egunean, 29an, astelehenarekin, dantza emanaldia eta banaketa izanen dira. 

Ostiralean, festak hasi eta gutxira, Goxua Txapelketako finalak jokatuko dira, 21:30ean, frontoian: Goya - Zornozak eta Flores - Etxebestek hirugarren eta laugarren postuak dituzte jokoan, eta Agirre - Kamuel eta Izagirre - Beloki txapelagatik lehiatuko dira. Gurmindok (Olazti) Espada (Agurain) du arerio, eta afizionatuen lau eta erdian Otxoa eta Igoa iritsi dira finalera. Bukaeran, Agustin San Miguel omenduko dute. 

San Migel festetako bazkariaren antolakuntzan eragile aldaketa izan da eta, estreinakoz, Olaztiko ihote elkartea arduratuko da hura antolatzeaz, larunbatean, frontoian. 250 pertsona inguruko espero dituzte mahaiaren bueltan. Azken txartelak Barandi tabernan eskura daitezke, 25 eurotan. Elkarteak jakinarazi dutenez, bazkarian lortutako dirua heldu den urteko ihoteen prestaketara bideratuko dute. Izan ere, Portugalgo bi inauterietako ordezkariak etorriko dira Olatzagutira otsailaren 14an. Apika 40 bat pertsona izanen dira eta haien egonaldi gastuak bazkarian ateratako diruarekin ordaindu nahi lituzke. Aurten olaztiarrak Portugalgo Arcasen egon dira, eta Arcascoekin batera Bempostako ihotekoak izanen dira Olatzagutian. Olaztiarrek azken horiei apirilean bueltatuko diete. 

2025eko Olaztiko San Migel festak

Irailak 26 ostirala

 

19:00 Txupinazoa, kultur etxetik. Ondoren, erraldoiak, buruhandiak eta La Cigarra txaranga.

20:00 – 22:00 Duo Estallido taldearekin musika.

20:00 Japoniar bonbak, kultur etxetik.
Banaketa.

21:00 Afizionatu mailako Goxua Txapelketaren finala eta 4/2 pilota paritda Agustin San Miguelen omenez, San Migel elkarteak, Olaztiko Udalak eta Goxua taldeak antolatuta, frontoian.

22:00 Zezensuzkoa.

Irailak 27 larunbata

10:00 Olatzagutia – Urbasa XVII. Mendi Lasterketa, San Migel plazan (irteera eta helmuga).

10:30 Haur lasterketak: Moto GP txikiak eta Oinezko lasterketa, Sutegi taldeak antolatuta, Olaztiko Udalaren lagutnzarekin, San Migel plazan.

11:30 – 13:30 Jolas parkea, San Migel plazan (euriarekin Erburua kiroldegian).

13:00 – 14:00 Pintura ikastoroko ikasleen margoketa erakusketa, kultur etxean.

13:00 Olatzagutia – Urbasa XVII. Mendi Lasterketaren Sari Banaketa, San Migel plazan.

14:30 Herri bazkaria, Olaztiko Ihoteen Elkarteak antolatuta, Erburua kiroldegian. Ondoren, Palestinaren aldeko herri bazkaria.

16:00 – 19:00 Jolas parkea.

17:00 – 19:00 Skapaei Elektrotxarangie.

19:45 Palestinako herriaren aldeko elkarretaratzea, futbito pistan.

20:00 Japoniar bonbak, kultur etxetik.
Banaketa.
Gozategi taldearen kontzertua, futbito pistan (euriarekin, frontoian).

22:00 Zezensuzkoa.

00:00 – 02:00 Ken Bat taldearekin musika, San Migel plazan.

Irailak 28 igandea


2024ko San Migel festetako Artisautza Azoka. ARTXIBOA

11:00 – 14:30 Artisautza Azoka: Susana Crochets, kakorratza; Labiano Inspiracion, girogailuak, kandelak eta abar; Javier Alvarez olaztiarra, zura, adarra, barraskiloak eta hezurra zizelkatzea; Flamenca Morada, ehungintza; Erkuku Artesania, makramea, bitxiak eta dekorazioa; Ama Joyeria, zilarrezko eta makramezko bitxiak; Esther de Donosti, ehun pintura; Membrilla/Madear, ilustrazioa eta azaleztapena, zurezko imitaziozko bitxiak; Migura olaztiarra, ilerako apaingarriak; Sara Galbete, krema Milagritos eta oihalezko zorroak; Su ta Lur zeramika, zeramikako eta metalezko eguzkiloreak; Terai Cosmetica, kosmetika; Mañeko, ogia eta gozogintza tradizionala; Anekhi, eztia, argizaria eta propoleoak; Eginoko Artzaia, Idiazabal jatorri dieturiko gazta, eta Elortatxu Baserria, baserriko ogia eta gozoak, Memoria Historikoaren parkean (euriarekin, Erburua kiroldegian).

11:00 – 13:00 Munduko Arrozak: Sakana Harrera Harana, Sahara, Errumania, Peru, Palestina eta Maroko, Sakanako Mankomunitateako Anitzartean Zerbitzuak, Sakana Harrera Harana eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatuta, Memoria Historikoaren parkean (euriarekin, Erburu kiroldegian).

11:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira, Altsasuko Gaiteroekin.

11:30 – 14:30 Poni ibilaldiak, Memoria Historikoaren parkean (euriarekin, eskolako frontoian).

12:00 – 13:00 Txapa tailerra, Sakana Harrera Harana eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatuta.

12:00 – 14:00 Pintura ikastoroko ikasleen margoketa erakusketa, kultur etxena.

13:30 Munduko Arrozak: dastaketa.

18:00 WC Kale antzerkia, Intsumisioaren plazan (euriarekin, frontoian).

19:00 – 21:00 Tsunami taldearekin musika, San Migel plazan.

20:00 Banaketa, San Migel plazan.

Japoniar bonbak, kultur etxetik.

21:00 Zezensuzkoa.

Irailal 29 astelehena

19:15 Olaztiko Euskal dantzak, Vicente Argomaniz plazan (euriarekin, frontoian).

20:00 Banaketa, Vicente Argomaniz plazan.