'Células caprichosas' bigarren edizioaren aurkezpena

Guaixe 2026ko urtarrilaren 26a

Marijose Oraa artxiboko argazki batean. ARTXIBOA

Otsailaren 20an, ostirala, Marijose Oraa Ezker Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteko presidenteak liburua aurkeztuko du; aurkezpena Txus Iparagirre kazetariak gidatuko du eta egilearekin batera Yaki Hernandezek parte hartuko du. 

Células caprichosas Marijose Oraa Ezker Olaztiko Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteko presidenteak idatzitako liburua da eta biziraupenaren, ikaskuntzaren eta konpromisoaren ikuspegitik idatzita dago. Otsailaren 20an, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean. edizio berriaren aurkezpena eginen du. Liburuak 15 urte geroago kapituluarekin eguneratu du egileak, eta Yaki Hernandez Sarayren psikologo eta idazkari teknikoaren hitzaurrea dauka. Liburuaren aurkezpena Txus Iparragirre RNEko kazetariak aurkeztuko eta gidatuko du, eta Oraarekin batera Hernandezek ere parte hartuko du. Bularreko minbiziaren eta laguntza prozesuen inguruan hausnartu, elkarrizketa eta kusgarritasunerako gune bat sortzea helburu du ekitaldiak. 

Liburua Iruñeko Kasino Berrian eta Olatzagutiko kultur etxean aurkeztu zuen ilbeltzaren amaieran. 

Erlazionatuak