Otsailaren 13an, ostirala, Mari Arrokaren igitariaren bila ekimena antolatu du OGAk, Neska eskulturatik. Inauterien lehenengo ospakizuna izanen da, izan ere, otsailaren 14an, larunbata, herri ihoteak ospatuko dituzte eta Mari Arrokaren atzetik neskak, zamar handia eta zamar txikia eta bestelako pertsonaiak joanen dira. Aurten Portugalgo Macedo de Cavaleiroseko Caretos de Arcas inauteriak gonbidatu dituzte. Otsailaren 17an haurrendako inauteriak ospatuko dituzte, eta 21ean karrozak.
Olaztiko inauteri batzordetik balkoiak apaintzeko deia egin dute.
2026ko Olaztiko inauteriak
Otsailak 13 ostirala
19:30 Mari Arrokaren igitariaren bila, OGAk antolatuta, Neska eskulturatik. Bukatzean, magra bokatak, plazan.
Otsailak 14 larunbata
HERRI IHOTEAK
14:30 Herri bazkaria. Ondoren, janzteko aukera
18:30 Segizioaren irteera, Neskaren eskulturatik. Tartean gazta, salda eta ardo banaketa.
20:30 Olaztiko zortzikoa kintoek dantzatua La Cigarra txarangarekin.
23:00 Boletus Rumberus DJ, Barandi tabernan.
PERTSONAIAK
Gonbidatuak: Portugalgo Macedo de Cavaleiros herriko Caretos de Arcas.
Mari Arroka: Jainkosa bat da. Suzko igitai bat dauka, eta inauteriei ongi etorria ematen die.
Neska: Ohegaineko bat eramaten dute, tolestuta, bai kapa sortuz. Buruan saski bat daramatzate, koloretako zintekin aurpegia estaltzen zaiela.
Zamar handia: Buruan ipurukoa, bi naurr eta beheako aldean gona bat daramatzate. Gurdi bat eramaten dute eta bertan lurra eta hautsa eramaten dute eta jendeari botatzen diote.
Zamar txikia: Narru bakarra daramatzaten sorbaldan, eta behean mahoizko prakak; aurpegia beltza eta estalita eramaten dute eta jendea zikitzen saiatzen dira.
Alkatea, apaiza, medikua, almiltea eta basozaina: Garai batean janzten ziren bezala janzten dira.
Otsailak 17 asteartea
HAUR IHOTEAK
17:00 – 18:30 Merendola eta dikofesta, Akelarre ludotekan. Sarrera librea.
Otsailak 21 larunbata
KARROZAK