Olatzagutiko herri ihote segizioan Mari Arroka, neskak, zamar handi eta txikiak, alkatea, apaiza, medikua, almintea eta basozainez aparte, bestelako pertsonaiak izan zituen aurten. Izan ere, Portugalgo Macedo de Cavaleiros herriko Caretos de Arcas izan ziren gonbidatuak. Maskaradun koloretsuak olaztiarrekin batera ospatu zuten ihotea. Portugaldarrek egindako bisitarekin joan den urtean olaztiarrek egindakoa bueltatu zuten.
Ihote ospakizunei azken agurra emateko oraindik ere hiri ihotea falta da. Larunbatean, otsailaren 21ean, eguerditik aurrera mozorro festa bihurtuko da, atzera ere, Olatzagutia.